Sony Xperia Z1 Compact - Beste iturburuetako aplikazioak deskargatzea

background image

Beste iturburuetako aplikazioak deskargatzea

Gailua Google Play™ ez diren iturburuetako deskargak onartzeko konfiguratuta

dagoenean, aplikazioak beste webguneetatik deskarga ditzakezu zuzenean, deskargei

dagozkien jarraibideak kontuan hartuta.

Ezagunak edo fidagarriak ez diren jatorrietako aplikazioak instalatzeak gailua kalte dezake.

Deskargatu soilik iturburu fidagarrietako aplikazioak. Jarri aplikazio hornitzailearekin

harremanetan galderak eta zalantzak argitzeko.

Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabeak soilik, hau da, erabiltzaile nagusiak,

baimen ditzake Google Play™ ez beste iturburuetako deskargak. Jabeak egindako aldaketek

gainerako erabiltzaile guztiei eragiten die.

Aplikazioak beste iturburuetatik deskargatzea onartzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna.

3

Arrastatu

Iturburu ezezagunak aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.

4

Punteatu

Ados.

Aplikazio batzuek datuak, ezarpenak edo gailuko hainbat funtzio atzitu behar izan ditzakete,

behar bezala funtzionatzeko. Fidagarriak diren aplikazioak soilik instalatu eta baimendu.

Deskargatutako aplikazio bati emandako baimenak ikusteko, punteatu aplikazioa

Ezarpenak >

Aplikazioak atalean.

31

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.