Gailuaren identifikazio zenbakia bilatzea
Zure gailuak ID (identifikazio) zenbaki esklusiboa dauka. Gailuaren zenbaki horri IMEI
esaten zaio. Zenbaki hori kopiatu eta nonbaiten gorde beharko zenuke. Baliteke zenbaki
hori behar izatea, adibidez, Xperia™ Care laguntza zerbitzuan sartu eta gailua
136
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
erregistratu behar duzunean. Gailua lapurtzen badizute, zenbaki hori erabil dezakete sare
hornitzaile batzuek gailua, zure herrialdean, sarera sartzea geldiarazteko.
IMEI zenbakia ikusteko
1
Atera estalkia micro SIM txartelaren atakatik.
2
Ezarri azkazala etiketen erretiluaren eskuineko edo ezkerreko ertzaren azpian, eta
arrastatu erretilua kanpoaldera IMEI zenbakia ikusteko.
Halaber, gailuaren markagailua ere ireki dezakezu eta
*#06#
idatzi IMEI zenbakia ikusteko.
Zure IMEI zenbakia gailuaren ezarpenetan ikusteko.
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Telefonoari buruz > Egoera > IMEIari buruzko
informazioa.