
Pantaila babesa
Gailua erabili baino lehen, kendu film babesle gardena askatuta dagoen ertzari tiratuta.
Gailua Sony markako pantaila babeslearekin edo Xperia™ modelorako babeslearekin
babestea gomendatzen dizugu. Hirugarrenen pantaila babesteko osagarriak erabiliz
gero, baliteke gailuaren estalkiko sentsoreak, lenteak, bozgorailuak edo mikrofonoak
behar bezala ez funtzionatzea eta baliteke bermea baliogabe geratzea.