Musika gailura transferitzea
Hainbat modu daude musika ordenagailutik gailura transferitzeko:
•
Windows
®
sistemara eragilerako soilik: Konektatu gailua ordenagailura USB kable baten
bidez eta, ondoren, arrastatu musika fitxategiak zuzenean ordenagailuko fitxategi
kudeatzailearen aplikazioaren bidez. Ikusi
Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita
139. orrialdean.
•
Ordenagailua PCa bada, Sony-ren Media Go™ aplikazioa erabil dezakezu fitxategiak
antolatzeko, erreprodukzio zerrendak sortzeko, podcastetara harpidetzeko eta abar.
Informazio gehiago lortzeko eta Media Go™ aplikazioa deskargatzeko, ikusi http://
mediago.sony.com/enu/features web orria.
•
Xperia™ Companion softwarea erabil dezakezu multimedia fitxategiak ordenagailu baten
eta zure gailuaren artean transferitzeko. Xperia™ Companion aplikaziori buruz informazio
gehiago lortu eta deskargatzeko, zoaz
www.sonymobile.com/global-en/tools/xperia-companion
helbidera.
Musika aplikazioak agian ez ditu musika fitxategi formatu guztiak onartuko. Onartutako
fitxategi formatuei eta multimedia elementuen (audioa, irudiak eta bideoak) erabilerari buruzko
informazioa lortzeko, deskargatu gailuari dagozkion produktu oharrak
www.sonymobile.com/support
atalean.