Bateria eta energia kudeaketa
Gailuak bateria kapsulatua du. Bateriaren kontsumoaren jarraipena egin eta energia
gehien erabiltzen duten aplikazioak ikus ditzakezu. Aplikazioak kendu edo muga
ditzakezu eta bateria aurrezteko modu bat baino gehiago aktiba ditzakezu, bateriak
gehiago iraun dezan. Gutxi gorabehera zenbat bateria dagoen ikusi eta bateriaren
ezarpenak doi ditzakezu errendimendua hobetzeko eta bateriak gehiago irauteko.
22
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bateriaren kontsumoa kudeatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Aplikazioaren energia
konts.. Datu trafiko handia duten eta aspaldian erabili ez diren aplikazioen ikuspegi
orokor bat erakusten du.
3
Berrikusi informazioa eta egin beharrezko ekintzak. Adibidez, desinstalatu aplikazio
bat edo mugatu bere erabilera.
Bateria gehien erabiltzen duten aplikazioak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.
Bateriaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
Bateria aurrezteko moduak
Bateria aurrezteko hainbat modu erabil ditzakezu, bateriak luzaroago iraun dezan:
STAMINA modua Wi-Fi® eta mugikorretarako datuak desgaitzen ditu pantaila desaktibatuta dagoenean,
eta hardwarearen errendimendua mugatzen du. egoera barran agertzen da modu hau
aukeratzen denean.
Ultra STAMINA
modua
Gailuaren funtzioak mugatzen ditu eta funtzio nagusiak bakarrik jartzen ditu erabilgarri,
hala nola deiak egiteko eta SMSak bidaltzeko funtzioak. Modua aktibatzean,
agertzen da egoera barran.
Bateria gutxiko
modua
Gailuaren portaera aldatzen du, adibidez, pantailaren distira eta pantaila inaktibo
ezartzeko ezarpena doitzen ditu, bateria maila ehuneko jakin batetik behera dagoenean.
Modua aktibatzean,
agertzen da egoera barran.
Ezarri datuak
ilaran
Pantaila itzalita dagoenean, irteerako trafikoa optimizatzen du datuak aldez aurretik
zehaztutako maiztasunarekin bidalita.
Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau da,
erabiltzaile nagusi gisa, bateria aurrezteko modua aktibatu edo desaktibatzeko.
Bateria aurrezteko modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Zure modu hobetsia aktibatzeko, hautatu moduaren izena eta punteatu piztu-itzali
botoia hautatutako modua aktibatzeko, beharrezkoa bada. Zenbait kasutan,
punteatu
Aktibatu eta berretsi aktibazioa.
STAMINA moduaren ikuspegi orokorra
STAMINA moduak bateriaren errendimendua optimizatzeko hainbat eginbide ditu:
Egonean modu
hedatua
Horren bidez, aplikazioek ezin dute erabili datu trafikoa, Wi-Fi® eta mugikorretarako
datuak desgaituta, pantaila desblokeatuta dagoenean. Aplikazio eta zerbitzu batzuk
salbuespen gisa ezar ditzakezu, eginbidea aktibo dagoenean aplikazioak pausatu ez
daitezen.
STAMINA erlojua
Sareko konexioak pausatuta mantentzen ditu, pizteko/itzaltzeko tekla ordua begiratzeko
baino ez erabiltzen duzunean.
Erabilera hedatua
Hardwarearen errendimendua mugatzen du gailua erabiltzen ari zarenean.
Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau da,
erabiltzaile nagusi gisa, STAMINA modua aktibatu edo desaktibatzeko.
23
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
STAMINA modua eginbideak aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua.
3
Aktibatu STAMINA modua, desaktibatuta badago.
4
Arrastatu aktibatu nahi dituzun eginbideen alboan dauden graduatzaileak eta,
ondoren, punteatu
Aktibatu, galdetuz gero.
STAMINA moduan exekutatzea nahi duzun aplikazioak hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua.
3
Aktibatu STAMINA modua, desaktibatuta badago.
4
Ziurtatu
Egonean modu hedatua eginbidea aktibatuta dagoela, ondoren punteatu
Egonean moduko aplikazio aktiboak > Gehitu aplikazioak.
5
Korritu ezkerrera edo eskuinera, aplikazio eta zerbitzu guztiak ikusteko eta
markatu aplikazioak exekutatzea nahi dituzun kontrol laukiak.
6
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.