Sony Xperia Z1 Compact - Blokeatutako pantaila

background image

Blokeatutako pantaila

Hainbat modu daude pantaila blokeatzeko. Blokeo mota bakoitzaren segurtasun maila

zerrendatu dugu behean, ahulenetik sendoenera:

Irristatu: babesik ez, baina azkar

Eredua: marraztu eredu sinplea hatzaz gailua desblokeatzeko

PINa: idatzi gutxienez lau digitu dituen zenbakizko PINa gailua desblokeatzeko

Pasahitza: sartu alfazenbakizko pasahitza gailua desblokeatzeko

Oso garrantzitsua da pantaila desblokeatzeko eredua, PINa edo pasahitza gogoratzea.

Informazio hori ahaztuz gero, baliteke datu garrantzitsuak berrezarri ezin izatea, esaterako,

kontaktuak eta mezuak.

Microsoft® Exchange ActiveSync® (EAS) kontu bat konfiguratu baduzu Xperia™ gailuan, EAS

segurtasun ezarpenek blokeatutako pantaila mota PINa edo pasahitza motara soilik muga

dezakete. Enpresen segurtasun arrazoiengatik, sare administratzaileak EAS kontu guztietarako

blokeatutako pantaila mota jakin bat zehazten duenean gertatzen da hori. Jarri harremanetan

enpresako edo erakundeko sare administratzailearekin, gailu mugikorretarako zein segurtasun

gidalerro inplementatu diren jakiteko.

Pantailaren blokeo mota aldatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa.

3

Jarraitu gailuko argibideei eta hautatu beste pantaila blokeo bat.

Pantaila blokeatzeko ereduak sortzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa > Eredua.

3

Jarraitu gailuko jarraibideei.

Gailua desblokeatzeko bost saiakera oker jarraian egiten badituzu, 30 segundoz itxaron

beharko duzu berriz saiatu ahal izateko.

Pantaila desblokeatzeko eredua aldatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa.

3

Marraztu pantaila desblokeatzeko eredua.

4

Punteatu

Eredua eta jarraitu gailuko jarraibideei.

Pantaila blokeatzeko PINak sortzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa > PINa.

3

Idatzi zenbakizko PINa, ondoren punteatu

Jarraitu.

4

Idatzi berriro eta berretsi PINa, ondoren punteatu

Ados.

5

Jarraitu gailuko jarraibideei.

Pantaila blokeatzeko pasahitzak sortzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa >

Pasahitza.

3

Sartu pasahitza eta ondoren punteatu

Jarraitu.

4

Sartu berriro eta berretsi zure pasahitza, ondoren punteatu

Ados

5

Jarraitu gailuko jarraibideei.

Irristatze bidezko desblokeoa aktibatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Segurtasuna > Pantailaren blokeoa.

3

Marraztu pantaila desblokeatzeko eredua, sartu PIN kodea edo pasahitza, pantaila

desblokeatzeko metodo horietako bat gaituta badago.

4

Punteatu

Pasa hatza.

46

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.