Erabiltzaile ugariko kontuak
Gailuak erabiltzaile ugariko kontuak onartzen ditu. Horrela, erabiltzaile ugarik hasi eta
erabil dezakete saioa gailuan bereizita. Erabiltzaile ugariko kontuak egokiak dira gailu
bera beste pertsonekin partekatzen duzunean edo norbaiti une batez zure gailua
erabiltzen uzten diozunean. Gailua lehen aldiz konfiguratzen duen erabiltzailea izango da
gailuaren jabea. Jabeak bakarrik kudea ditzake beste erabiltzaileen kontuak. Jabearen
kontuaz gain, beste bi motatako kontuak daude:
•
Ohiko erabiltzailea: Kontu mota hau zure gailua maiz erabiltzen duen norbaitentzat
egokia da.
•
Erabiltzaile gonbidatua: Gaitu gonbidatu kontua aukera zure gailua une jakin batean soilik
erabili nahi duen norbaitentzat.
Zenbait eginbide jabeak soilik gauza ditzake. Adibidez, jabeak bakarrik baimen ditzake Google
Play™ ez beste iturburuetako deskargak.
Ohiko erabiltzaile kontuari buruz
Ohiko erabiltzaileen kontuak gehitzean, erabiltzaile bakoitzak hasierako pantaila, horma
paper eta ezarpen orokor desberdinak eduki ditzakete. Aplikazioetarako eta
memoriarako sarbide banandua izango dute ere, musika edo argazkiak bezalako
fitxategiak lortzeko. Gehienez hiru ohiko erabiltzaile kontu gehi ditzakezu zure gailuan.
Ohiko erabiltzailearen kontu bat gehitzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen
erabiltzaile gisa.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gehitu erabiltzailea.
4
Punteatu
Ados. Sortu da kontua.
5
Punteatu
KONFIGURATU. Pantaila blokeatu egingo da eta gehitu berri den
erabiltzailea adierazten duen ikonoa agertuko da goiko eskuinaldean.
6
Desblokeatu pantaila hatza gora pasatuta.
7
Jarraitu pantailako argibideei erabiltzailearen kontua konfiguratzeko.
Kontu berria darabilen pertsonak kontua konfiguratu nahi badu baina une horretan erabilgarri
ez badago,
ORAIN EZ puntea dezakezu 5. urratsean. Erabiltzailea prest egotean,
52
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabiltzaileak ataleko Ezarpenak hauta dezakezu, eta kontu berria ikusi (Erabiltzaile berria gisa
ageri da). Punteatu kontua eta jarraitu argibideei kontua konfiguratzen bukatzeko.
Ohiko erabiltzailearen kontu bat ere gehi dezakezu edozein pantailako egoera-barratik. Bi hatz
erabilita, arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren,
punteatu
Gehitu erabiltzailea.
Ohizko erabiltzaile bati telefono deiak egitea eta SMSak bidaltzea baimendu
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Sakatu erabiltzailearen izenaren alboan, ondoren arrastatu ondoko
graduatzailea
Baimendu telefono deiak eta SMSak eskuinera.
Gailutik ohizko erabiltzaile baten kontua ezabatzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Punteatu ezabatu nahi duzun erabiltzailearen alboan dagoen eta punteatu
Kendu erabiltzailea > Ezabatu .
Erabiltzaile gonbidatuaren kontuari buruz
Norbaitek zure gailua erabili nahi badu denbora batez, gonbidatu kontu bat gaitu
dezakezu erabiltzaile horrentzat. Gonbidatu moduan, sistema instalatu berri izango balitz
bezala abiaraziko da gailua, aurrez instalatutako aplikazioak bakarrik agertuko direlarik.
Zure gonbidatuak gailua erabiltzen amaitzen duenean, saioa ezaba dezakezu hurrengo
gonbidatuak berriro hasieratik hasteko aukera izan dezan. Erabiltzaile gonbidatuaren
kontua aurrez instalatuta dago eta ezin da ezabatu.
Erabiltzaile gonbidatuaren kontua konfiguratzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen
erabiltzaile gisa.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gonbidatua.
4
Jarraitu pantailan agertzen diren argibideei prozedura osatzeko.
Erabiltzaile gonbidatuaren kontu bat ere gehitu dezakezu edozein pantailako egoera barratik.
Bi hatz erabilita, arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa,
ondoren punteatu
Gehitu gonbidatua.
Erabiltzaile gonbidatuari telefono deiak egitea baimendu
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Sakatu
Gonbidatua alboan, ondoren arrastatu ondoko graduatzailea Baimendu
telefono deiak eskuinera.
Gonbidatuaren saioko datuak garbitzeko
1
Ziurtatu saioa hasita duzula gonbidatu-kontuan.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Bilatu eta punteatu
Kendu gonbidatua.
5
Punteatu
Kendu.
Edozein pantailako egoera-barran ere garbi ditzakezu gonbidatuaren saioko datuak, betiere,
gonbidatu-kontuan saioa hasita baduzu. Bi hatz erabilita, arrastatu egoera-barra beherantz
eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu
Kendu gonbidatua.
53
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabiltzaile ugariko kontuen artean aldatzea
Erabiltzaile ugariko kontuen artean aldatzeko
1
Erabiltzaileen zerrenda bistaratzeko, arrastatu egoera barra beherantz bi hatzak
erabiliz, eta ondoren punteatu pantailaren goi eskuin aldeko erabiltzailearen
ikonoa.
2
Punteatu aldatzea nahi duzun erabiltzailearen kontua irudikatzen duen ikonoa.
Erabiltzaile-kontuaren pantaila-blokeoa agertzen da.
Gonbidatuaren kontura aldatzean, punteatu
Berriro hasi aurreko saioa garbitu nahi baduzu
edo bestela, punteatu
Bai, jarraitu aurreko saioarekin jarraitzeko.
Erabiltzaile bakoitzak bere pantaila-blokeoa ezar dezake. Ikusi
Blokeatutako pantaila
atala, 46
orrian.
Erabiltzaile ugariko kontuen ezarpenak
Hiru ezarpen mota dauden erabiltzaile ugariko gailuetan:
•
Edozein erabiltzailek alda ditzakeen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak.
Adibideen barruan, Wi-Fi®, Hegaldi modua, NFC eta Bluetooth® aurkitzen dira.
•
Banako erabiltzaile kontuei bakarrik eragiten dieten ezarpenak. Esate baterako, datuen
sinkronizazio automatikoa, blokeatutako pantaila, gehitutako hainbat kontu eta horma
papera.
•
Jabeek soilik ikus ditzaketen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak,
esaterako, VPN ezarpenak.
54
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.