SIM txartelen babesa
Gailuan erabiltzen duzun SIM txartel bakoitza blokea eta desblokea dezakezu PINa
(Personal Identity Number) erabilita. SIM txartela blokeatzean, txartelari lotutako
harpidetza erabilera okerren aurka babesten da, gailua pizten den bakoitzean PINa idatzi
behar delako.
PINa zuzen idazteko baimendutako gehienezko saiakera kopurua gainditzen baduzu,
SIM txartela blokeatu egingo da. Desblokeatzeko, PUKa (Personal Unblocking Key) sartu
behar duzu eta, jarraian, PIN berri bat. Sareko operadoreak ematen dizkizu PINa eta
PUKa.
SIM txartelaren blokeoa konfiguratzeko
1
Hasierako pantailan, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Konfiguratu SIM txartelaren
blokeoa.
3
Markatu
Blokeatu SIM txartela kontrol laukia.
4
Sartu SIM txartelaren PIN kodea eta punteatu
Ados. SIM txartelaren blokeoa
aktibo dago eta gailua berrabiarazten duzun bakoitzean blokeo hori sartzeko
eskatuko zaizu.
SIM txartelaren blokeoa kentzeko
1
Hasierako pantailan, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Konfiguratu SIM txartelaren
blokeoa.
3
Kendu marka
Blokeatu SIM txartela kontrol laukiari.
4
Sartu SIM txartelaren PIN kodea eta punteatu
Ados.
43
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
SIM txartelaren PIN kodea aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Konfiguratu SIM txartelaren
blokeoa.
3
Punteatu
Aldatu SIM PIN kodea.
4
Sartu SIM txartelaren PIN kode zaharra eta punteatu
Ados.
5
Idatzi SIM txartelaren PIN kode berria eta punteatu
Ados.
6
Idatzi berriro SIM txartelaren PIN kode berria eta punteatu
Ados.
PUK kodearen bidez blokeatutako SIM txartela desblokeatzeko
1
Idatzi PUK kodea eta punteatu
.
2
Idatzi PIN kodea eta punteatu
.
3
Idatzi berriro PIN berria eta punteatu
.
PUK okerra gehiegitan idazten baduzu, sareko operadorearekin harremanetan jarri beharko
duzu SIM txartel berria lortzeko.